Joan zen urtean hasitako ekimenarekin jarraituz, aurten ere, igoerako azken metroak aurpegirik onenarekin egiten dituen parte hartzaileak gazta bat jasoko du sari modura. Karakateko Igoeran parte hartzeko irteera ordua baino lehenago Plaza Handira agertu besterik ez dago. Iaz, sekula baino parte hartzaile gehiago, 58 lagun, izan zituen Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatzen duen probak. Probako errekorrak Aritz Kortabarria (29:00) eta Nerea Amilibiaren (35:48) eskuetan, edo hobe esanda, zangoetan daude.
- Informazio osoagoa Morkaikoren blogean eta webgunean. Eta, hemen: Karakateko Igoeraren sorreraren ingurukoak.
•Azken urteetako irabazleak:
- 2009ko irabazlea: Oier Ibarbia
- 2008ko irabazlea: Josu Arregi
- 2007ko irabazlea: Iñigo Lariz
- 2006ko irabazlea: Aritz Kortabarria