Txirrindulari ezagunek parte hartuko dute Gure Bide elkarteari buruzko liburuaren aurkezpenean

elgoibarren.net 2010ko aza. 19a, 10:20

 
Gure Bide elkarte gastronomikoak liburu batean jaso du 50 urteko ibilbidea, eta gaur egingo dute liburuaren aurkezpena, 20:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Aurkezpen ekitaldian hainbat txirrindularik hartuko dute parte, elkartea hasiera-hasieratik egon delako txirrindularitzari lotuta. Ondoko argazkian Koldo Lizarralde eta Laurentzi Gorostiza elkarteko bazkideak ageri dira, idatzi duten liburuarekin.


1706639364109 Txirrindulari ezagunek parte hartuko dute Gure Bide elkarteari buruzko liburuaren aurk

 
Besteak beste, Amets Txurruka, Beñat Urain, Alberto Leanizbarrutia, Unai Osa eta Iñigo Lariz etorriko dira aurkezpenera. Denak dira Juan Etxanizen omenezko lasterketan, -abuztuaren 23an jokatzen da-, parte hartutakoak eta euren esperientziaren berri emango dute. Moderatzaile lanak Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kazetariak egingo ditu. Aurkezpenaren ondoren, Gure Bide elkartean batuko dira guztiak afaltzeko.

Lotura duten albisteak: