Eguraldi onaren babesean jendetza handia batu da Karakateko gailurrean, eta baita irteera gunean, Plaza Handian ere. Parte hartzaileak hara eta hona zebiltzan beroketa ariketak egiten eta ikusmin handia zegoen. Iazko parte hartze marka -58 lagun-
gainditu du aurtengoak, 60 lagun izan baitira irteeran. Horien artean hogei ziren elgoibartarrak eta lau mendaroarrak. Gainontzekoak Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritakoak: Uharte Arakil, Bilbo, Markina, Zarautz, Getaria, Aulesti, Deba, Soraluze, Bergara, Aramaio, Lazkao, Azpeitia, e.a.
•Ailegaera nahasia
Parte hartzaileen ailegaera beste urte batzutan baino nahasiagoa izan da. Tontorretik gertu jauzitako zuhaitz batzuen ondorioz, bide ezberdinak aukeratu dituzte parte hartzaileek eta halaxe ailegatu dira antena pareraino ere, bakoitza bere aldetik. Josu Arregi garo artetik irteten ikusi dutenean bera izango zela aurtengo irabazlea pentsatu dute askok, baina gailurrean bildutako ikusle ia denak ezustean harrapatu ditu Soraluze aldetik agertu den Oier Ariznabarreta durangarrak. Honek, 14 segunduko aldea atera dio goian Arregiri. Arregiren oinatsak jarraituz bidea egin duen Iñigo Lariz izan da proba amaitu duen lehen elgoibartarra. Hirugarren postuan ailegatu da, Plazatik atera eta 31 minutu justura. Hortaz, 2008ko eta 2007ko irabazleak; Josu Arregi eta Iñigo Lariz sailkatu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan. Larizen atzetik, berriz, triatloietan aritu ohi den Igon Manzisidor debarra sailkatu da, 31:16 denborarekin. Mendaroko Iñigo Lazkano, San Pedroko txirrindulari igoerako azken irabazlea, sailkatu da bostgarren postuan. Aritz Kortabarriaren eskuetan jarraituko du, beste urtebetez, probako errekorrak (29:00). Arrasatearrak 2006ko igoera irabazi zuenean ezarri zuen errekorra.

•Errekorra eta garaipena Maiorarentzat
Emakumezkoei dagokienez, Behobia-Donostia proban erakutsitako sasoi puntua -6. postuan sailkatu zen- baliatu du Maite Maiorak Karakateko Igoerara konfidantzaz etortzeko. Bere buruaz gainera, arerio bakarra baina gogorra zuen oso: Nerea Amilibia. Mendi lasterketetan zaildutako atleta baita aiarra. Iaz etorri zen estrainekoz Karakateko Igoerara, eta garaipena lortzeaz bat probaren errekor berria (35:48) ezarri zuen Amilibiak. Maiorak ere ez du gutxiago izan nahi izan, eta berak ere garaipena eta errekorra (35:43) ezarri ditu bere estreinako parte hartzean. "Egin dudana da egin nezakeen guztia, ez dago gehiago, ez dut-eta ezer gorde. Karakate oso gogorra da", adierazi du proba amaitu berritan, gustura baina nekeak ahituta. (astelehenean jarriko ditugu adierazpenok eta beste hainbat une batzen dituen bideoa)

•Aurpegi onenaren saria eta edadetuenari errekonozimendua
Antolatzaileek, Morkaiko Mendizale Elkarteak, iaz abian jarritako ekimenak jarraipena izan du aurten ere eta igoerako azken metroak aurpegirik onenarekin egin dituen parte hartzaileak gazta bat jaso du sari gisa. Haritz Arrieta elgoibartarrari eman diote aurpegi onenaren saria. Bestalde, azken urteetan hutsik egin ez duen Jose Maria Alberdi azkoitiarrak ere jaso du gazta bat, 79 urte beteta eduki arren, parte hartzeko egiten duen ahaleginagatik errekonozimendu moduan. Ohi duen legezs, semearekin batera egiten du igoera Alberdik, baina gaur ez zeuden erabat gustura, bidean galdu eta uste zutena baino dezente denbora gehiago behar izan dute-eta.

Argazkiak:
|
|
|
|
•Azken urteetako irabazleak:
- 2009ko irabazlea: Oier Ibarbia
- 2008ko irabazlea: Josu Arregi
- 2007ko irabazlea: Iñigo Lariz
- 2006ko irabazlea: Aritz Kortabarria