2011ko aurrekontuak eta emakumeenganako indarkeria gaurko plenoko agendan

elgoibarren.net 2010ko aza. 25a, 12:02

 
Hainbat gai aztertuko dituzte, gaur (azaroak 25), 18:30etik aurrera udaletxean egingo den Udalbatzarraren Osoko Bilkuran.

 

Elgoibarko Hiria Antolatzeko Plan Nagusia behin-behingoz onartzea, 2011ko ekitaldian Udalari, Udal Kirol Patronatuari eta San Lazaro egoitzari dagozkien aurrekontuak onartzea, 2010-2013rako plan ekonomiko finantzarioa onartzea, Euskal Herrian agertoki berri bat sendotzeko EAk aurkeztutako mozioa, edo emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta deklarazio instituzionala onartzea, aztertuko dituzte, besteak beste, gaurko plenoan.