Inbertsio gutxiago 2011n
Alderdi guztien aldeko botoekin eta PP alderdiaren abstentzioarekin onartu zituzten atzoko (azaroak 25) osoko bilkuran 2011ko aurrekontuak. Aralar eta Ezker Batuko ordezkariak ez ziren plenora joan. Aurrekontuaz gain, Udalak aurreikusten dituen inbertsioek ere behera egin dute. 1.558.415 euro bideratuko dituzte inbertsioetarako, iaz baino %38,27 gutxiago, alegia. Inbertsiorik aipagarrienak honako hauek izango dira:
- Kiroldegi berri baten proiektua idazteko bideratuko den diru kopurua izango da inbertsioetan garrantzitsuena. Proiektua idazteak 350.000 euroko kostua izango duela aurreratu dute udal ordezkariek. Pilar ikastetxea dagoen tokian egin beharreko zahar etxearen proiektua ere aldaketaren bat edo beste egin beharrean egon daiteke. Hori dela-eta, aipaturiko diru partidako zati bat aldaketok egin ahal izateko ere izango litzateke.
- Lursailen erosketarako 250.000 euro bideratu ditu Udalak, baina oraindik zehazteke dago zer lursail erosiko dituzten. “Beharren arabera izango da, Pilar inguruan lursailen bat erosteko beharra egon daitekeelako agian, edo Mintxetan bestela, Kiroldegi berria han eraiki ahal izateko”, azaldu du Alfredo Etxeberria alkateak.
- Spinning gela berria Mintxetan. Harmailak eta padel pisten artean dagoen hutsunean eraikiko dute spinning gela berria, gaur egungo gela “egoera txarrean” dagoela-eta. Horma gehienak kristalezkoak izango dituela aurreratu du alkateak, eta aire egokitua ere edukiko du. 125.000 euroko aurrekontua izango du.
- Sigma auzorako sarrera berria. 2010eko aurrekontuetan ere sartuta zegoen inbertsio hori.
•Udal aurrekontuen konparaketa (2010-2011)
2010 |
2011 | |
Elgoibarko Udala |
14.303.724,39€ |
13.477.135,76€ |
San Lazaro egoitza | 1.386.000 € | 1.379.000 € |
Udal Kirol Patronatua | 1.067.000 € | 1.073.000 € |
•Aurrekontua sailka (2010ean eta 2011n)
** Sail berria da. Gainera, Berdintasun teknikaria lanordu osoz, eta egunero, arituko da lanean aurrerantzean Elgoibarren. Orain arte Elgoibar, Deba eta Mutriku artean ibiltzen zen.
- Kultura*: 1.553.000 euro / 1.073.000euro
- Administrazio Orokorra: 1.895.000 / 2.255.000
- Euskara: 442.000 / 417.000
- Ongizate: 1.304.000 / 1.249.000
- Hirigintza: 6.115.000 / 5.022.000
- Hazienda: 649.000 / 1.116.000
- Gaztedia: 417.000 /376.000
- Berdintasun Saila**: - / 61.000
** Sail berria da. Gainera, Berdintasun teknikaria lanordu osoz, eta egunero, arituko da lanean aurrerantzean Elgoibarren. Orain arte Elgoibar, Deba eta Mutriku artean ibiltzen zen.
∞Lotura duten albisteak: