Azaroko hileko azken zapatuko feriarekin bat eginez, Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. Feria antolatu du Udalak. Ohitura berriak eta iraunkorragoak bultzatzeko abian jarri zen Elgoibar Berdea Dekalogoko hainbat ekimenek ere edukiko dute lekua, bihar, feria berezi honetan. Besteak beste, plaka fotoboltaikoak, ibilgailu elektrikoak eta hondakinak bereizteko programek. Elgoibar Berdea programak, hain zuzen, Espainiako Ingurumen Ministerioak ingurumenaren inguruan eman dituen III. Conama Sarietako bat jaso berri du, joan den eguaztenean, Madrilen.
- Ikus hemen: Feriaren inguruko informazio osoa
*Argazkia: Urola Kostako hitza