Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

elgoibarren.net 2010ko aza. 29a, 11:39

 
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. Feriak lagun askoren ikusmina piztu zuen joan den zapatuan. (argazkiak dauzka)

 
 
 Bi gune nagusuitan banatuta egon zen feria. Lagun Taldea txirrindulari taldeko kideek burruntzian erre zuten 90 kiloko txerriaren bueltan, Nafarroa plazan, sabela betetzea zen garrantzitsuena. Eta, txerrikiak arrakasta handia eduki zuen, eguerdirako apenas geratzen baitzen pintxorik eskaintzeko.
 Feriako beste gunean, Leku Ederren jarri zuten karpapean, berriz, kontzientzietan eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaltzea, eta ezagutaraztea, izan zen antolatzaileen eta Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. ferian parte hartu zuten lagun guztien (Udala, Debemen, Emaus, Biolur, Econat, Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta herriko ikastetxeak) asmoa. Horretarako, bigarren eskuko produktuen merkatua, Debesak eskualdean abiarazi dituen hainbat ekintzari buruzko informazio postua, etxeko hondakinak gaika sailkatzearen garrantzia azaltzen zuen postua edo plaka fotoboltaikoen funtzionamendua azaltzen zuena egon ziren, besteak beste, Leku Ederreko karpan. Izan ere, Elgoibar Berdea dekalogoan jasota dauden hamar ekimenetako batzuk jendearengana hurbiltzea eta ezagutaraztea izan zen feriaren helburuetako bat. 
Argazkiak:

Ibilgailu elektriko hauen antzerakoak Elgoibarko kaleetan ikusiko ditugu aurki.

Herri Eskolan eta Mintxetan jarriko dituzten plaka fotobolkaikoen antzerakoak.

Eskola umeek gozatu edarra hartu zuten bigarren eskuko produktuak salduz.

Ikasleek saldutakoaren %10a herriko ikastetxeentzat izan zen.

1706639342348 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342418 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342457 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342526 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342601 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342691 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342767 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342855 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342896 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639342970 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639343055 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639343102 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639343177 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak

1706639343247 Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak