42 kilometro eta 135 metroko ibilbidea berez da gogorra, baina Nazioarteko Donostiako Maratoiaren 33. ekitaldia amaitzea lortu zuten 2.435 lagunek (ikusi hemen: emaitzak) demaseko hotza, eta tarteka elur bustiari, aurre egin behar izan zioten. Tartean ziren 14 elgoibartarrek ere galtzak bete lan eduki zituzten Anoeta estadioaren barruan zegoen helmugaraino ailegatzeko. Aipagarria da, hala ere, eguraldia ez zela marka bikainak lortzeko oztopo izan. Hala, bost antxitxikari elgoibartarrek hiru orduz azpitik amaitzea lortu zuten. Horien artean, Xabier Bergaretxeren denborak (2:39:53) eta sailkapen nagusiko postuak (51. postuan sailkatu zen) aipamen berezia merezi dute. Iker Maiora helmuga zeharkatu zuen 10. korrikalaria izan zen.
•Afrikarrak nagusi
Elijah Muturi kenyarrak irabazi zuen, ezustean, Donostiako maratoia. Rafa Iglesias, iazko irabazlea zen faboritio nagusia eta aurreko egunetan errekorraren bila aterako zela adierazi zuen, gainera. Maratoiak, baina, bere legea ezarri zuen eta Salamankako atletak ezin izan zion Muturiren erritmoari eutsi. Kenyako antxitxikariak 2:13:29ean geratu zuen kronoa. Emakumezkoetan ere afrikarrak nagusi, Tirhas Enun etiopiar gaztea izan zen-eta azkarrena (2:38:47), Tigasti Gebreselassie herrikidearen aurretik. (ikusi hemen: lasterketaren bideo laburpena)

Elgoibartarren postuak eta denborak:
51. Xabi Begaretxe (2:39:53)
80. Roberto González (2:45:06)
210. Iñigo Lariz (2:54:19)
329. Iñigo Iturbe (2:57:06)
355. Asier Arrieta (2:57:58)
1.102. Jose Luis Diez (3:23:23)
1.301. Mikel Agulló (3:27:56)
1.310. Jose Ignacio Pérez (3:28:08)
1.461. Jorge Elkoro-Iribe (3:32:00)
1.626. Asier Arzamendi (3:38:02)
1.641. Javier Oñederra (3:38:40)
1.745. Iñigo Iparraguirre (3:42:37)
1.746. Javier Guallar (3:42:38)
2.049. Juan José Martinez (3:56:25)
80. Roberto González (2:45:06)
210. Iñigo Lariz (2:54:19)
329. Iñigo Iturbe (2:57:06)
355. Asier Arrieta (2:57:58)
1.102. Jose Luis Diez (3:23:23)
1.301. Mikel Agulló (3:27:56)
1.310. Jose Ignacio Pérez (3:28:08)
1.461. Jorge Elkoro-Iribe (3:32:00)
1.626. Asier Arzamendi (3:38:02)
1.641. Javier Oñederra (3:38:40)
1.745. Iñigo Iparraguirre (3:42:37)
1.746. Javier Guallar (3:42:38)
2.049. Juan José Martinez (3:56:25)
Argazkiak: