Bigarren urtez jarraian irabazi du Lazkanok Alkortako Igoera

elgoibarren.net 2010ko aza. 29a, 18:55

{vimeo}17289708{/vimeo}Iñigo Lazkano mendaroarrak bigarren garaipena jarraian eskuratu du Alkortako Igoeran. Helmugan 16 segunduko aldea atera zion Josu Uriarte markinarrari eta minutu bat eta 42 segundokoa Jon Larrañaga mendaroarrari. Emakumezkoetan Nerea Amilibia izan zen azkarrena. (sailkapena eta bideoa dauzka)


Iñigo Lazkano.

Mendaroko ezker abertzaleak orain bost urte hasitako ohiturarekin jarraituz, Karakateko Igoera jokatu eta astebetera antolatu zuen, joan den zapatuan (azaroak 27), V. Alkortako Igoera. Karakatekoan parte hartu zuten bat baino gehiagok hartu zuen irteera Alkortako Igoeran ere. Orotara 24 lagunek amaitu zuten mendaroko igoera gogorra, eta, iaz moduan, Iñigo Lazkano izan zen guztietan azkarrena. Iaz egin zuen denbora (21:09) egitetik gertu ibili zen arren, Joseba Plaza markinarrak 2008koan ezarri zuen errekorretik (20:43) urrun xamar geratu zen Lazkano. Beste markinar bat, Josu Uriarte sailkatu zen, hain zuzen ere, bigarren postuan. Jon Larrañaga mendaroarrak osatu zuen podiuma. Lehen elgoibartarra, berriz, seigarren postuan helmugaratu zen Sugar Etxaniz izan zen. Guztira bederatzi mendaroar eta bederatzi elgoibartarrek parte hartu zuten proban.

1706639335720 Bigarren urtez jarraian irabazi du Lazkanok Alkortako Igoera

1706639335770 Bigarren urtez jarraian irabazi du Lazkanok Alkortako Igoera

1706639335819 Bigarren urtez jarraian irabazi du Lazkanok Alkortako Igoera

Parte hartzaileen artean bi baino ez ziren emakumezkoak: Nerea Amilibia aiarra eta Lore Bereziarta elgoibartarra. Amilibiak Karakateko arantza kendu -bigarren egi zuen- eta garaipena eta marka oso ona lortu zituen bere lehen parte hartzean. Sailkapen nagusiko 10. postuan sailkatu zen gainera.
 
 •Alkortako V. Igoera (Sailkapena)
  1. Iñigo Lazkano (21:15)
  2. Josu Uriarte (21:31)
  3. Jon Larrañaga (22:57)
  4. Igor Urionabarrenetxea (23:42)
  5. Arkaitz Astiazaran (24:48)
  6. Sugar Etxaniz (25:10)
  7. Arkaitz Irureta (25:30)
  8. Migel Angel Urkiza (25:58)
  9. Aitor Ibabe (26:13)
  10. Nerea Amilibia (26:13)
  11. Unai Salegi (26:14)
  12. Jabier Fernandez (26:45)
  13. Haritz Arrieta (26:58)
  14. Ibon Villanueva (27:04)
  15. Xabin Zenarruzabeitia (27:12)
  16. Asier Santos (27:26)
  17. Anton Mendizábal  (27:51)
  18. Jurdan Escenario (28:24)
  19. Jesus Beristain (29:05)
  20. Israel Soto (29:37)
  21. Mikel Gabilondo (31:33)
  22. Mikel Ugartetxea (31:50)
  23. Joseba Jurado (31:50)
  24. Lore Bereziartua (35:25)
Argazkiak:

Lehen hiru sailkatuak eta lehen emakumezkoa garaikurrekin.

Nerea Amilibia eta Aitor Ibabe. Atzean, Unai Salegi.