•80 egunean filma
Irusoin eta ETBkin batera ekoiztutako filma, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin. 80 egunean 2010ko maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan eta munduan zehar hainbat zinema-jaialditan eman dute. Orain artean zortzi sari jaso ditu.
Sinopsia: Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?
•Larru haizetara antzezlana
•Alkateari elkarrizketa
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bestalde, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea elkarrizketatuko dute, eguenean, Herri Eskolako ikasleek. Ikasleen galdera zorrotzei aurre egiteko ondo prestatuta joan beharko du herriko agintari nagusiak.
∞Lotura duten albisteak: