Urtarrilaren 9an etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak

elgoibarren.net 2010ko aza. 30a, 14:50

 
Pirritx, Porotx eta Marimotots pailazo ezagunek Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna eskainiko dute, bi saiotan, urtarrilaren 9an (domeka), Elgoibarren. Sarrerak Kutxaren bitartez bakarrik salduko dituzte aurten, abenduaren 13tik aurrera.

 

 Elgoibarko Udalaren Gazteria Batzordeak antolatuta, 2011ko urtarrilaren 9an, domeka, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren azken lana, Ongi etorri Pupu eta Lore, eskainiko dute Olaizaga kiroldegian.
Ohikoa den bezala, aurten ere, bi saio eskainiko dituzte. Lehendabiziko saioa arratsaldeko 16:00etan izango da; eta, 18:30ean, bigarrena.
 Bi saio horietarako sarrerak, aipatu moduan, aurrez salduko dira Kutxaren bitartez: kutxazainetan, telefonoz (943 001 200) edota Internetez (www.kutxa.net). Sei euroko kostua izango dute eta gehienez ere lau erosi ahal izango ditu erosle bakoitzak. Sarrerak kutxazainetan erostea doako zerbitzua da, hau da, ez du aparteko kosturik. Internet bidez, 0,85 euroko kostua izango du sarrera bakoitzak, eta, azkenik, telefonoz erosteak euro bateko kostua, sarrerako. Telefonoz eta Internetez erosten diren sarrerak jasotzera kutxazainetara joan behar da. Gazteria Sailean jaso daiteke informazio osoagoa.