Lau térdiko Txapelketak duen oihartzuna aprobetxatuz, euren mezua zabaltzea nahi zuten 10 bai taldeko kideek, eta partida aproposa aukeratu zuten horretarako, Irujo eta Gonzalezen arteko partidua ikustera jende asko joan zen-eta Astelena frontoira. Gainera, telebistaz eman zuten partida hori, eta lagun askok ikusi zuten estrategikoki kokatutako kartela.
•70 lagun bertso afarian
18 bikote ari dira parte hartzen 10 baik antolatutako pala txapelketan, hiru taldetan banatuta. Talde bakoitzeko bi bikote onenak eta hirugarren geratu diren bi bikoterik onenak sailkatuko dira, bi aste barru hasiko diren, final zortzirenak jokatzeko. Orain arte jokatutako partidetan giro ona izan dela nagusi nabarmendu dute antolatzaileek, “galdu edo irabazi, baina umore ona galdu gabe”. Elgoibar, Mendaro, Eibar, Soraluze eta Donostiako pilotariak parte hartzen ari dira txapelketan. Partidak 25 tantora jokatzen dituzte Ikastolako frontoian; zapatuetan 9:00etatik aurrera; eta, domeka arratsaldeetan.
*Goiko lehen argazkia: Morquecho.