Urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak Birminghanen

elgoibarren.net 2010ko abe. 1a, 14:57

 
World Cheese Awards delakoetan, alegia, mundu mailako gazta txapelketan saritu dute, beste behin, Mausitxa baserrian eginiko gazta. Super Gold (Urrezko Super saria) eman diote Mausitxakoek aurkeztutako gaztetako bati jatorri izendapena duten gazta gogorren mailan. Elgoibartarrek aurkeztutako beste ale batek, gainera, brontzezko domina eskuratu du beste maila batean.



Rosa Mari Salegi, Gabon Zahar ferian, gazta egiten.

 Birminghamen (Ingalaterra) egin dute aurten, iaz, 2009an, Kanariar Uharteetan egin zen munduko gazta txapelketa. Bertan, 29 herrialdetako 2.629 gazta aurkeztu dira eta 19 herrialde ezberdinetako 201 epaileek izan dute guztiak dastatu eta epaitzeko ardura eta lana. Gaztaren ezaugarri eta jatorriaren arabera, besteak beste, hainbat maila ezberdintzen dituzte sari horietan. Idiazabalgo gaztek epaileen oniritzia jaso dute, Idiazabal jatorri izendapeneko gaztandegiek 41 sari eskuratu dituzte-eta Birminghamen. Tartean Mausitxa dago. 2008ko edizioan gertatu zen moduan, Urrezko Super saria eskuratu du aurten ere.
 Sari bat gehiago, hortaz, Mausitxa pilatzen ari den sarien zerrenda amaigabean.