Azken nobela honetan, Lekeition egingo den makro-kontzertu batera joango dira Jara eta Ihintza lagunak, eta, “beti bezala, makina bat abentura biziko dituzte elkarrekin” azaldu du idazle elgoibartarrak.
Ezekiel eta Jara dira Jasone Osorok nerabeentzako bereziki sortu dituen pertsonaiak. Neska gaztearen gorabeherak lau liburutan jaso ditu, eta liburu batean, oraingoz, Ezekiel mutil gaztearenak. Gaur egungo nerabe gehienen antzeko gustuak eta kezkak dituzte neska mutilok, eta, gertutasun hori irakurle gazteak erakartzeko amua izan da. Jara zein Ezekielen liburuek haur eta gazte literaturako Juul sariak irabazi dituzte, irakurleek gehien gustatu zaien liburuari ematen dioten saria, hain zuzen ere.
•Berbak
Jasone Osorok, bestalde, Berbak (www.berbak.net) izeneko enpresa jarri du martxan. Idazle zerbitzuak eskaintzen ditu bertan: era guztietako neurrira egindako testuak, biografia pertsonalak, enpresen biografiak, gidoiak, e.a.
∞Lotura duten albisteak:
- Jasone Osorok bere haurdunaldiko testigantza jaso du ‘Bi marra arrosa’n (2009-11-25)
- Jasone Osororen “Jara” liburua gazteleratu dute (2009-03-16 elgoiBARREN.net)
- Jasone Osororen ‘Jara bikiak eta bikoteak’ Elgoibar Ikastolako ikasleen libururik gustukoenen artean (2007-04-24 elgoibarren.net)