Euskararen eta Euskararen Egunaren inguruko galderak egin zizkioten, batez ere, Herri Eskolako ikasleek alkateari, baina beste hainbat gairen inguruan ere egin zizkioten galderak: Udalak krisiaren ondorioak igarri dituen, zergatik aurkeztu zen alkate, bere lana gustuko duen, telebista ikusi eta irakurtzeko denborarik daukan, zergatik bota duten Lerun-Txiki baserria, Andikano eta Maltzaga arteko bide gorria noiz luzatuko duten Eibar aldera, Herri Eskolako jolas lekuan eraiki duten estalpea gogoko duen, obra garrantzitsuenak zein izan diren… eta beste galdera mordoa erantzun zituen, patxada handiz, Alfredo Etxeberriak. Goiko bideoan ikus ditzakezue galdera-erantzunetako batzuek.
•Argazkiak:
•Argazkiak: