Izena gaur (abenduak 10) emanez gero, 15 euro ordaindu behar dira. Bihartik aurrera izena ematen dutenek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dituzte bi dantzariok eskainiko duten master class delakoan parte hartzeko. Izena emateko honako e-posta helbidera idatzi behar da: m_danceandsmile@hotmail.com
Dance Day konpainiako zuzendaria, koreografoa eta dantzaria da Marta Casas. Dantza munduan hogei urteko esperientzia du bizkar gainean eta indar handiko ikuskizunak prestatu eta gauzatzeagatik ezaguna da. Soulbrothers (Madrilen) edo Bilbon antolatzen diren Break On Stage eta Jet Lag moduko txapelketetan parte hartu izan du Casasek Dance Day taldearekin eta Elorrioko Aka-Dantz txapelketan lehen postua lortu zuten. Youtubera igota dagoen honako bideoan ikus daiteke Marta Casas dantzan. Elgoibarren eskainiko duen ‘master class’-ean Hip-Hop estiloaren inguruko masterra eskainiko du, 10:30etatik 11:30era, Olaizaga kiroldegian.