Gaztetxoenen irudimenaren eta trebetasunaren fruitu diren 29 jaiotzak parrokiako arkupeetan ikusgai egon ziren domeka goizean. Bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek jaiotzak ikusteko beste aukera bat edukiko dute, Zubiaurre-Murua sendiak lagatako lokal batean daude-eta guztiak ikusgai Errosario kaleko 7. zenbakian. (beheragoko argazkietan ikus ditzakezue aurten aurkeztutako jaiotzetako batzuek)
XXIV. Jaiotza Lehiaketako irabazleak:
•Jaiotza Biziduna
Datorren astelehenean, abenduaren 20an, inauguratuko du Elgojaiotzak Jaiotza Biziduna. Benantzio Otaegik, Elgoibarko parrokoak, eta Antonio Barrenetxeak, Parrokiko Jaiotza Taldeko presidenteak, parte hartuko dute, besteak beste, inaugurazio ekitaldian. Ohi dutenez, jaiotza martxan jartzen duen botoia zanpatuko dute parrokoaren bedeinkazioa jaso eta gero. Orduan ikusi ahal izango dira, hilabete luzeetako lanaren ostean, aurtengo jaiotzarako sortu dituzten irudi zein berrikuntza guztiak. Ohiko lekuan, elizako kaperan (Leku Eder), egongo da jaiotza.
- saria: Irene Alonso eta Ikeer Alonso.
- saria: Garcia Abad lehegusu-lehengusinak: Julene, Mikel, Olaia eta Anton.
- saria: Oier Eguren, Unai Eguren, Leire Eguren eta Iosu Leniz.
•Jaiotza Biziduna
Datorren astelehenean, abenduaren 20an, inauguratuko du Elgojaiotzak Jaiotza Biziduna. Benantzio Otaegik, Elgoibarko parrokoak, eta Antonio Barrenetxeak, Parrokiko Jaiotza Taldeko presidenteak, parte hartuko dute, besteak beste, inaugurazio ekitaldian. Ohi dutenez, jaiotza martxan jartzen duen botoia zanpatuko dute parrokoaren bedeinkazioa jaso eta gero. Orduan ikusi ahal izango dira, hilabete luzeetako lanaren ostean, aurtengo jaiotzarako sortu dituzten irudi zein berrikuntza guztiak. Ohiko lekuan, elizako kaperan (Leku Eder), egongo da jaiotza.
- Ordutegia: Astelehenetik barixakura 17:30etik 20:30era. Zapatu eta jaiegunak, 10:30etik 20:30era.
XXIV. Jaiotza Lehiaketako argazkiak