Logroñora martxa antolatu dute abenduaren 19rako, Arnaldo Otegi askatzeko eskatzeko

elgoibarren.net 2010ko abe. 13a, 11:20

{youtube}yLS84WtXda8&feature=related{/youtube}'Arnaldo askatu politika askatu' herri ekimenak, Logroñora martxa antolatu du abenduaren 19rako, Otegiri babesa eta elkartasuna helarazteko, haren espetxealdia salatzeko eta hura aske lagatzeko eskatzeko.


  Datorren domekan (abenduak 19) Logroñoko espetxe aurrean "elkartasun olatua" sortzea nahi du Arnaldo askatu politika askatu herri ekimenak. "Maitasuna, berotasuna, babesa eta elkartasun osoa" azaldu nahi dizkiote politikan aritzeagatik preso daukaten herritarrari, eta ahal dela, berak espetxe barrutik hori guztia sumatzea.
  Horretarako martxa antolatu dute. Elgoibartik bertatik autobusak antolatu dituzte, eta gainerako herrietan ere halaxe egiteko deia egin dute. Lanbroa, Jai-Alain edo Iturri tabernetan edo Urzelain eta Pitxintxun eman daiteke autobuserako izena. Autobusetan ez bada, kotxeetan eta bakoitzak nahi edo ahal duen moduan kartzela aurrera joateko deia egin dute; 12.00etan jarri dute hitzordua.
•Abestia eta bideo-klipa
 BAD Sound System, Fermin Muguruza, Rude, Aitor Korta eta Mikel Aveirok abesti bat eta bideoklip bat ere egin dute. Honako helbideetan jaitsi daiteke, doan, abestia: arnaldotegi.com eta muguruzafm.com
Bideoklipa:
{youtube}6pJOSwUHZkU&feature=player_embedded{/youtube}