Gabonetako bertso jaialdiko sarrerak hilaren 23ra arte egongo dira salgai

elgoibarren.net 2010ko abe. 14a, 08:52

 
Elgoibarko Izarra kultur elkarteak antolatutako bertso jaialdia abenduaren 28an izango da, eta aurten ere punta-puntako bertsolariek hartuko dute parte.
 Bestalde, gogoratu, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa -urtarrilaren 9an- ikusteko sarrerak ere salgai daudela dagoeneko.

 

•Sarrerak aurrez erosteko
  Sarrerak abenduaren 23ra arte eskuratu ahal izango dira Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan. Epe hau amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira. Sarrerak bederatzi euro balio ditu, baina Elgoibarko Izarrako bazkideek 6 eurotan erosi ahal izango dituzte. Bertso saioa 22:30ean hasiko da.
Parte hartuko duten bertsolariak:

Amets Arzallus.

Jon Maia.

Uxue Alberdi.

Igor Elorza.

Julio Soto.

 
  • Gai-jartzailea: Irati Agirreazaldegi.
  • Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Kultur Elkartea.
  • Laguntzaileak: Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.