Bestalde, Elgoibarko xake txapelketa oso ondo ezagutzen duten beste bi jokalari ere etorri dira: Oleg Korneev errusiarra eta Azerbayango Azer Mirzoev. Errusiarrak sei aldiz irabazi du Elgoibarko txapelketa, eta Azerbayango xakelariak 2006an jantzi zuen txapela Elgoibarren. Hiru izen handi horiekin batera, Dragan Paunovic serbiarrak, Zenon Franco paraguaiarrak -estreinako edizioa, 1991koa, irabazi zuen orain hogei urte-, Miguel MuÒoz peruarrak, David LariÒo espainiarrak eta Alejandro Franco, IÒigo ArgandeÒa eta David Astasio euskal herritarrek parte hartuko dute. Udal Kirol Patronatuak eta Euskadiko Xake Federazioak, Zubi Ondo elkartearen laguntzarekin, antolatzen duten txapelketa hilaren 21ean amaituko da.
Bestalde, abenduaren 19an eskolarteko xake txapelketa jokatuko da, Elgoibar Xake Taldeak Juan Mugertza kalean duen lokalean.