Euskal Federazioak omenaldia egingo dio Joseba Etxeberriari

elgoibarren.net 2010ko abe. 14a, 17:20

 
Urrezko ikurra emango dio Euskal Federazioak Joseba Etxeberria jokalari ohiari Euskal Selekzioak eta Venezuelak, abenduaren 29an, San Mamesen jokatuko duten partida hasi aurretik, eta ohorezko sakea ere aterako du elgoibartarrak. Euskal Selekzioarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria delako omenduko dute elgoibartarra.



 Euskal Selekzioaren norgehiakorako sarrerak BBKko multizerbitzu kutxetan jarriko dira abenduaren 17tik aurrera eta San Mameseko lehiatiletan  abenduaren 27an, 28an eta 29an jarriko dira salgai. Prezioak 13 eta 24 euro artean egongo dira eta Athleticeko bazkideek 3 eurotako deskontua izango dute.
 
 
 
  Argazkia: eitb.com