•Egutegien banaketa
Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (2.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, 2011 urteko egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura.
- 2011ko egutegi txikia (PDF)
- 2011ko egutegi handia (PDF)
•Elurra eta Idotorbe
Hirugarren argazki lehiaketa honek, aurrekoek bezalaxe, harrera ona izan du herritarren artean. Oraingoan, 29 herritarrek parte hartu dute, eta orotara, 78 argazki aurkeztu dituzte. Saridunek, argazki bakoitzeko, 60 euroko saria izan dute. Era berean, egutegiaren bitartez, euren lana herritarren aurrean ezagutzera emateko aukera paregabea dute. Epaimahaikideen esanetan, elurra eta Idotorbe-San Pedro izan dira aurten aurkeztu diren argazkietako protagonistak edo gai nagusiak. “Elur urtea izan da amaitzen ari den hau, eta Elgoibar elurtuta agertzen den argazki asko jaso ditugu. Eta, dirudienez, Idotorbe-San Pedroko parajeak ere oso erakargarriak dira argazkilarientzat, bertan ateratako argazki dezente jaso ditugu-eta”.

•Hona hemen saridunen izen abizenak:
- Urtarrila: Jose Inazio Izagirre.
- Otsaila: Jesus Ladron Ines.
- Martxoa: Alberto Fernandez Picon.
- Apirila: Andoni Etxeberria Aizpitarte.
- Maiatza: Andoni Segundo Armero.
- Ekaina: Eulogio Mancebo Iranzo.
- Uztaila: Angel Mª Vicario Burgos.
- Abuztua: Mari Jose Estibaritz Astarloa.
- Iraila: Eulogio Mancebo Iranzo.
- Urria: Miren Gurutze Ariznabarreta Atxa.
- Azaroa: Imanol Cerdeira Lasheras.
- Abendua: Andoni Etxeberria Aizpitarte.