Urasandiko zubiko herdoildutako barandak kendu eta altzairu
herdoilgaitzezko berriak jartzen dihardute langileek. Herri barruko ia
baranda guztiak, 3,5 kilometro baranda, berritzeko lanak hasi zituen
Udalak 2008an eta, orain, Urasandi eta herrigunea lotzen dituen zubiari
ailegatu zaio txanda.
Lanen aurrekontua 71.000 eurokoa (BEZ barne) da eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango dute amaitzeko. Orotara, 294.000 euro bideratu ditu Udalak herri barruko baranda ia guztiak berritzeko.