Patinatze pista abenduaren 17an zabalduko dute

elgoibarren.net 2010ko abe. 16a, 17:37

 
Leku Eder plazan jarriko duten irristatzeko pista (izotz pista artifiziala) abenduaren 17tik urtarrilaren 9ra irekita egongo dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak. Alabaina, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da pista.

 
 

1706639323771 Patinatze pista abenduaren 17an zabalduko dute

Bihar, hilak 17, ateak irekiko dituen pistaren ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Erabili ahal izateklo ez da ezer ordaindu beharrik egongo, baina derrigorrezkoa izango da eskularruak erabiltzea.
 Gainera, Udal Kirol Patronatuak, Elgoibar Ikastola eta Herri Eskolaren laguntzarekin, hockey txapelketa bat ere antolatu du hilaren 29rako. Goizean,  9:00etatik 13:00etara jokatuko da.