Ekitaldian Otegik idatzitako gutun bat irakurri zuten espetxetik metro gutxira prestatutako oholtza gainetik. Bertan, "oztopoz betetako prozesuari" aurre egiteko indarrak batzeko beharra azpimarratzen du Batasunaren bozeramaile ohiak. "Izan ere, Estatuari ez zaio egungo egoera mantentzea komeni". Gutuna irakurtzeaz gainera, txalaparta, euskal dantza eta bertso saio labur bat ere prestatu zituzten antolatzailek. Eta, Otegiren aldeko argazki kanpainarako argazki gehiago ere atera zituzten.
Martxako antolatzaileek ekitaldiaren amaieran jakinarazi zutenez, faxista talde batek gazte bat jipoitu zuen. Esan zutenez, jipoia jaso zuen gaztea Logroñokoa da. Ekitaldiak Gobernuak Errioxan duen delegazioaren baimena zuen. Behin amaituta, parte hartzaileen autobusek eta autoek etxerako bidea hartu zuten Espainiako Poliziak lagunduta.
Azkenik, 'Arnaldo askatu, politika askatu' herri ekimeneko bultzatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete urtean zehar, eta azken martxa honetan ere, partaide izan diren elgoibartar guztiei.
Argazkiak: (boltxe.info)
{youtube}pvHK5btKKTU&feature=player_embedded{/youtube}
∞Lotura duten albisteak:
- Ehundaka pertsonek hartu zuten parte Otegi askatzeko Logroñon egin zen martxan (berria.info)
- Otegiren aldeko martxan zihoan gazte bat jipoitu dute (eitb.com)
- Cientos de personas piden la libertad de Otegi en las puertas de la cárcel de Logroño (gara.net)
- Otegi llama a unir fuerzas porque "el Gobierno no responderá a corto plazo" (diariovasco.com)
- Marcha a Logroño por la libertad de Arnaldo Otegi (noticiasdegipuzkoa.com)
- www.arnaldotegi.com webgunean eta Facebooken (8719600510)