Jaiotza Bizidunak ere bat egin du Udal Musika Bandaren urteurrenarekin

elgoibarren.net 2010ko abe. 20a, 20:37

 
Urtero bezala, berrikuntzekin dator jaiotza mekanikoa. Aurten, eta Elgoibako Udal Musika Bandak 125 urte bete dituela-eta, omenaldi txiki bat egin nahi izan diote bandari, eta hamar musikariren figurak gehitu dituzte jaiotzan. Txankakuako zubiaren kopia bat da, eskalara egindakoa, beste berrikuntza nagusia.



Musikarien figuratxoen artean zuzendariak bakarrik du mugimendua.

Musikarien figuratxo horiek guztiak, eta baita haien musika tresnak ere, eskuz egin dituzte eta Ana Aranbarrik josi dizkie erropak. Bandako figura horietako batzuk, tartean, bandako zuzendariak, mugimendua dute (Guztira, 46 figurak dute mugimendua). Garai bateko perratokiaren eredura egindako eraikinera begira jarri dituzte musikariak, zubi ertz batean. Zubi hori Txankakuako zubiaren kopia bat da, eskalara egindakoa, Elgojaiotza taldekoek jakinarazi dutenez. Horiexek dira aurtengo bi berrikuntza nagusiak, baina hala ere, bestelako ikutu txiki batzuk ere egin dizkiote jaiotza mekanikoari.

1706639301551 Jaiotza Bizidunak ere bat egin du Udal Musika Bandaren urteurrenarekin

Lau-bost laguneko taldeak sortu zuen jaiotza mekanikoa Elgoibarren, orain 31 urte. Azpeitian egiten zutena hartu zuten eredutzat, eta urtetik urtera, hasierako jaiotza hura osatzen eta dotoretzen joan dira. Gaur egun, hamaika lagunek osatzen dute taldea, eta iraila aldera hasten dira lanean. Benantzio Otaegi parrokoaren bedeinkazioa jaso eta gero, gaur (abenduak 20) iluntzean inauguratu dute, ofizialki, jaiotza biziduna. Publikoarentzat, bihar, hilak 21, irekiko ditu ateak, eta urtarrilaren 17ra arte egongo da zabalik.
  *Ordutegia: Astelehenetik barixakura 17:30etik 20:30era. Zapatu eta jaiegunak, 10:30etik 20:30era.
Bideoa: 2009ko Jaiotza Biziduna (ikus hemen: 2008ko jaiotza)
{youtube}Nqf6gEayyXc&feature=player_embedded{/youtube}