Euskal presoei eta haien senideei babesa agertu, sakabanaketa amaitu eta kartzela politika zuzendu dezatela eskatzeko, hiru eguneko txandakako gose greba antolatu du Elgoibarko Amnistiaren Aldeko mugimenduak Gabonetarako. Hilaren 27an hasiko dute gose greba, eguerdian egingo duten enkarteladaren ostean, eta hilaren 30ean amaituko dute, 12:00ean hasiko den manifestazioarekin bat egiteko. Merkatu plazako goiko lokalean egingo dute itxialdia, eta gose grebak irauten duen denboran, kultur jarduerak ere egingo dituzte.
•Liburua eta dokumentala
Gose grebaren lehenengo egunean esate baterako, hilaren 27an, Julen Arzuagaren La maza y la cantera. Juventud vasca, represión y solidaridad liburua aurkeztuko dute Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Aurkezpenean, Julen Arzuaga bera eta oraindik zehaztu ez duten beste gonbidatu bat izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Gauean, berriz, 22:30ean, film bat emango dute. Hilaren 28an, Sagarren denbora dokumentala emango dute. Josu Martinezek eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendutako dokumentala da Sagarren denbora, deportazioaren gaineko testigantza. Era berean, eta urteroko ohiturari jarraituz, Olentzeroren kalejira ere egingo dute hilaren 24an. Plaza Handian hasiko dute kalejira, 15:30ean.

•Elkarretaratzea urte zaharrean
Abenduaren 31n, urteko azken barixakuan, bestalde, Etxeratek deitutako presoen aldeko elkarretaratzea egingo da 20:00etan, Plaza Handian. Gaur egun, bost elgoibartar eta mendaroar bat dituzte preso: Sebastian Etxaniz, Mikel Ibañez, Juan Mari Mendizabal, Arnaldo Otegi eta Ainara Ladron elgoibartarrak eta Jokin Urain mendaroarra.

Ekitaldi hauek guztiak urtarrilaren 8rako deitu duten manifestazio nazionalari begira antolatu dituzte, atxikimenduak batzeko. Bilbon egingo da manifestazio hori, 17:30ean hasita, Egin dezagun urratsa: eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Elgoibartik autobusak ere jarriko dituzte manifestaziora joateko, eta tiketak ohiko lekuetan jarriko dituzte salgai.
•Ezker abertzalearen legalizazioaren aldeko giza katea
Aurrekoen ildo beretik,Euskal Herriko beste hainbat herritan (ikus mapa) egin duten modu bertsuan, "legalizazioa orain!" lelopean, ezker abertzalearen legalizazioaren aldeko giza katea osatu zuten zenbait elgoibartarrek joan den zapatuan. Honako bideoan ikus dezakezue: