Antolatzaileek, Elgoibar Xake Taldeko kideek, pena handiz hartu dutela erabakia azaldu dute. Haatik, ez dute etsi eta datorren urtean berriz saiatzeko asmoa dutela aurreratu dute: “Zerbait asmatu beharko dugu, beste kirol batzuk aukeratu, beharbada, ea horrela lagun gehiago animatzen diren edo interes gehiago pizten den. Aukera guztiak aztertu beharko ditugu”.
Koadrilen arteko torneoa berreskuratzeko ahaleginean bidelagun izan dituzten lagun guztiak, eta laguntzeko prest zeuden guztiak, eskertu nahi dituzte antolatzaileek eta datorren urtera arte agurtu.
∞Lotura duten albisteak: