Mendizaletasunean lehiaketak eduki behar duen lekua izango dute hizpide sariak banatu aurretik egingo duten mahai-inguruan, eta horretarako, gaian adituak diren lau lagun gonbidatu dituzte: Mikel Valdivieso Ehunmilak probako antolatzailea, Luis Alejos Pirenaica aldizkariko idazlea, Maite Maiora korrikalaria eta Andoitz Agirregomezkorta Morkaikoko presidentea.
Kirol federatuaren urteko sarietan, berriz, kirolean nabarmendu edo kirolaren alde lan egin duten 21 lagun sarituko dituzte.