Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

elgoibarren.net 2010ko abe. 22a, 10:22

 
Azerbayango Azer Mirzoev xakelariak jantzi du txapela Naxioarteko Xake Txapelketaren XX. edizioan. 2006koa irabazi eta gero, Elgoibarren lortzen duen bigarren txapela da honakoa. David Lariño (Esteiro, 1989) galiziar gaztea sailkatu da bigarren postuan eta Alejandro Franco, egungo Gipuzkoako txapelduna, hirugarren postuan.




 Elgoibarren sei aldiz txapela jantzi duen Oleg Korneev errusiarra zen orain arte, Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketan garaipen bat baino gehiago zituen xakelari bakarra. Azer Mirzoev da orain Korneeven garaipen uztatik gertuen dagoena, nahikoa urruti badago ere.
 Azerbayango xakelaria pozik zegoen oso garaipenarekin. Amaierara arte lehia estua eduki du-eta Lariño, Franco eta iazko irabazlearekin, Mikel Huerga iruindarrarekin. “Zortea beharrezkoa da eta oraingoan nire alde eduki dudala uste dut. Pozgarria da niretzat Elgoibarren garaipena errepikatu duen bigarren jokalaria neu izatea”, adierazi du Udaleko pleno aretoan egin den garaikur banaketan. Torneoaren aurkezpenean esan zituen berbak ere gogora ekarri zituen, “Elgoibarren irabazteko asko jokatu behar da, maila handiko xakelariak etortzen dira-eta hona eta horrek balio handia ematen dio hemen lortutako garaipenari”. Xakelari gaztek nagusiagoekiko errespeturik ez dutela ere aipatu zuen txantxetan Mirzoevek aurkezpenean eta bistakoa da gazteek aurrera egin nahi dutela, bere atzetik sailkatu diren hiru xakelariak gazteak baitira. Azken jardunaldira arte lehia estua eduki zuten lehen lau sailkatuek eta Mirzoevek erakutsitako erregulartasunari esker jantzi zuen txapela azkenean.
Sailkapena:
  1. Azer Mirzoev 6 (puntu)
  2. David Lariño 6
  3. Alejandro Franco 5,5
  4. Mikel Huerga 5,5
  5. Oleg Korneev 5
  6. Miguel Muñoz 5
  7. Zenon Franco 4
  8. Dragan Paunovic 4
  9. Iñigo Argandoña 2,5
  10. David Astasio 1,5
Markel Kerexeta nagusi gaztetxoetan
  Eskolarteko Elgoibarko Xake Txapelketan zortzi jokalarik parte hartu dute, eta elkarren aurka jokatu ostean (bakoitzak zazpi partida) Markel Kerexeta izan da irabazlea. Iaz ere Ketrexetak lortu zuen garaipena. Bigarren eta hirugarren postuan, iaz lortu zituzten postuak trukatu ostean, Paul Fernandez sailkatu da bigarren postuan eta Urko Iriondo, berriz, hirugarren postuan.
Argazkiak:

2010eko txapelketan parte hartu duten xakelariak elkarrekin.

Eskola Kiroleko Xake Txapelketan parte hartu duten zortzi xakelariak sari banaketa ekitaldian.

David Lariño, bigarren sailkatua, saria jasotzen.

Bi txapeldunak elkarrekin; Markel Kerexeta eta Azer Mirzoev.

1706639298517 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298549 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298622 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298698 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298736 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298773 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298817 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298883 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

1706639298921 Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan

Lotura duten albisteak: