Zelan irudikatzen dituzte euskara elkarteak herritarrek? Elgoibarren emango da lehen pausoa

elgoibarren.net 2010ko abe. 22a, 17:37

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Topaguneak –Euskara Elkarteen Federazioak- elkarrekin aurkeztu dute euskara elkarteen esparruan partaidetza prozesuak abiarazteko bidea irekiko duen bien arteko lankidetza hitzarmena. Hain zuzen ere “Euskara Elkarteen Mugimendua Herritarrek irudikatua” prozesua Elgoibarren hasiko da Elgoibarko Izarra elkartearen eskutik.

 

1706639296589 Zelan irudikatzen dituzte euskara elkarteak herritarrek? Elgoibarren emango da lehen p

 
Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatea; Imanol Lasa, Herritarren Partaidetzarako Foru Bulegoaren zuzendaria; Iker Martinez de Lagos, Topaguneko kidea; eta Imanol Larrañaga, Elgoibarko Izarra elkarteko dinamizatzaiolea izan dira hitzarmena aurkezten (ondoko argazkian).


  Urte asko pasa da lehen euskara elkarteak sortu zirenetik. Ordutik hona gizartean zenbateko aldaketa izan den kontua hartu behar da. Herri mugimenduek eta, oro har, gizarte mugimendu guztiek izango dute parte hartzeari buruzko hausnarketari heldu beharra. Euskara elkarteek ere badute behar hori, eta, hain zuzen, hitzarmen  honen laguntzarekin, Elgoibartik hasita, gogoeta horri ekin nahi dio Topaguneak.

  Topagunea, euskara elkarteen mugimenduarekin, nazio mailako hausnarketa batean murgilduta dago, eta hor kokatzen da proiektu hau. Hausnarketaren helburua XXI. mendeko euskara elkarteak gaur bistaratzea da. Zein eginkizun bete eta zer-nolako zailtasunei aurre egin beharko dieten definitzea.

  Hitzarmen honen xede den proiektuak landuko duen partaidetza prozesuan, Elgoibarko biztanleak, gizarte agenteak eta toki administrazioko ordezkariak bilduko dira, Elgoibarko Izarran diharduen jendearekin batera, eta elkarrekin egingo dute Elgoibarko euskararen egoeraren diagnostikoa. Gainera,  aztertuko dute elkarteak zer eginkizun bete behar duien duen etorkizunean. Besteak beste, elkartearen helburuak, harremanak, estrategiak eta ekintzak landuko dira. Metodologian, zuzeneko saioak  eta horretarako gaituko diren informaizio eta komunikazio espazioak erabiliko dira.

  Proiektua abiaburuko plan gisa pentsatuta dago, gero beste herri batzuetara eraman eta euskara elkarteen etorkizuna tokian-tokian azter dadin.

  Diputazioa prozesu berritzaile honen gaiaren izaeraz eta garrantziaz jabetu da, eta proiektua diruz lagunduko du 8.200 euroroko diru-laguntzarekin.