22 metroko pasabidea gaineratu diote Bernardo Ezenarro kaleko igogailuari

elgoibarren.net 2010ko abe. 23a, 12:13

Anbulatorioa eta kiroldegia lotuko dituen igogailua egiteko lanak ondo bideratuta daude. Konplexutasun handieneko unea, eta dudarik gabe zailenetakoa, gainditu zuten martitzen gaberdian, trenbidea gainditu ahal izateko 22 metroko pasabidea jarri zutenean.


  Igogailuaren kabina eta San Roke auzoa batuko dituen 22 metroko pasabidea jartzeko lanek ikusmina piztu zuten auzotarren artean. Azkenean, baina, uste zitekeena baino errazago egin zituzten egitekoak behargiñek. Izan ere, garabi indartsuak zailtsun handiegirik gabe, eta uste baino azkarrago jarri zuen bere lekuan altzairuzko pasabide pisutsua.

  Igogailua urtarrilerako edo otsailerako amaituta egongo dela uste dute udal agintariek (uztailean hasi zituzten igogailua eraikitzeko lanak). Proiektu hori, Kultur Etxeko igogailua moduan, Estatuak konbokatutako Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estatalei esker egin ahal izan da. Proiektuaren aurrekontua 423.489,62 eurokoa da eta Zabaldu eraikuntza enpresa da lanen arduraduna.

  Igogailuak hamabost metroko aldea gainditzen lagunduko du eta hogei lagunentzako edukiera izango du (gehienez 1.500 kiloko zama eraman ahal izango du). Ateak altzairu herdoilgaitzezkoak izango dira eta kabinako paretak, berriz, kristalezkoak.

1706639296110 22 metroko pasabidea gaineratu diote Bernardo Ezenarro kaleko igogailuari

1706639296188 22 metroko pasabidea gaineratu diote Bernardo Ezenarro kaleko igogailuari

 
 
 *Argazkiak: Aitor Zabala.