Dena prest Olentzerori eta Mari Domingiri ongi-etorria egiteko

elgoibarren.net 2010ko abe. 23a, 12:43

 
Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira 10:45ean hasiko da bihar, hilak 24, Madalako parketik. Atxutxiamaikak egitarau zabala prestatu du. (argazkiak eta bideoa dauzka)

 
 
 Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak egitarau zabala prestatu du abenduaren 24rako. Eguna gogotsu hasteko, 7:30ean diana egingo dute, eta jendeari baserritarrez jantzita joateko deia egin diete. Era berean, Olentzeroren eta Mari Domingiren PINa ez ahazteko eskatu dute antolatzaileek.

1706639295704 Dena prest Olentzerori eta Mari Domingiri ongi-etorria egiteko

10:45ean Olentzero eta Mari Domingiren kalejira hasiko da Madalako parkean, eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, Plaza Handiraino iritsiko da. Han, Gabonetako idazlehiaketako sariak banatuko dituzte, eta ondoren, herriko umeen gutunak jasoko dituzte. Horrez gain, Atxutxiamaikak txosna jarrito du aurten. Jana eta edana banatuko dituzte, eta taloak ere jarriko dituzte salgai.
Argazkiak:
Bideoa: 2008ko kalejira
{youtube}rX4skgNUEh0&feature=player_embedded{/youtube}