Otsailak 12: Adarra + Sagardotegia

Morkaiko 2011ko urt. 4a, 09:27

Datorren otsailaren 12an (zapatua) Adarra mendira igoko gara eta ondoren Astigarraga inguruko sagardotegi batean bazkalduko dugu.

 

  Aldaketa garaian dabil Morkaiko, baina zenbait ohitura on mantetzea ona delakoan gaude. Horregatik datorren otsailaren 12an Adarra mendirra igoko gara eta ondoren Astigarraga inguruko sagardotegi batean bazkalduko dugu.

  Mendi irteera lasai xamarra izango da, gose pixka bat egin eta denok elkarrekin bazkaltzera joateko modukoa. Arratsalde-iluntzean Astigarraga edo Hernanin poteotxoa egin eta ondoren Elgoibarrera itzuliko gara autobusean. Elgoibarko Plaza Handitik irtengo gara 9:00etan.
Prezioak:
  • Bazkideak: 40
  • Bazkide eta 26 urtetik beherakoak: 35
  • Bazkide ez direnek: 45
  Irteeran izena emateko lehen eguna hurrengo astelehena 8urtarrilak 10) izango da. Ordutegia astelehen eta ostegunak 19:00retatik 20:30etara.
  Izen ematea internet bidez egin nahi duzuenok egin transferentzia hurrengo kontu hauetako batetara, testuan izen abizenak jarri eta ondoren bidali emaila morkaiko@morkaiko.net helbidera izena eman duzuela esanez.
1.- Kutxako 2101 0036 69 0000380550.
2.- Euskadiko Kutxako 3035 0007 27 0071104751
TXOTX !!