Parrokiako katekistek antolatutako jaiotza biziduna 17:30etik 19:30ak arte egongo da ikusgai parrokiako atarian. Errege magoak 18:00etan ailegatuko dira Elgoibarrera. Jesus haurtxoari urrea, intsentsua eta mirra oparitu ostean, kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena. Karamelo mordoa banatu eta gero san Lazaro egoitzan egingo dute geldialdia hiru erregeek, 19:00ak inguruan. Herriko nagusienei opariak banatu eta gero, txikienen opari eskaerak entzungo dituzte udaletxeko arkupeetan. Erregeen magalean eserita opariak eskatzeko idatzi dituzten eskutitzak irakurriko dizkiete Elgoibarko umeek Meltxor, Gaspar eta Baltasarri.