Hiri Antolamendurako Plan Nagusia udal lurraldea antolatzeko tresna da. Horren bitartez, lurzorua sailkatzen da, eta lurzoru mota bakoitzari dagokion araudia zehazten da. Horrekin batera, udalerriko ekipamendu sistemaren oinarrizko elementuak zehazten dira. Hala bada, datozen 8-12 urteetarako helburuak zehaztu dituzte bertan, eta, hortaz, gure herriaren izaera eta bilakaera zein izango den ikus daiteke Plan Nagusian.
San Bartolome kalean dagoen erakusketan ikus daitezken proiektu eta asmo guztiak ez dira ziurrenik dauden moduan gauzatuko, besteak beste, ildo nagusiak zehaztea baita Plan Nagusiaren helburua. Alabaina, orain arte aurreratutako proiektu posible garrantzitsuenez gain (trenbidea estaltzeko ideia, Pilarreko zahar etxearen proiektua, Urasandi Berri…) Kiroldegi berri batentzako gordetzen duen lurzorua da Plan Nagusiari begirada bat botata aurki daitezkeen berrikuntza nagusienetako bat.
•Mintxeta, kirol eta aisialdi guneen bateragune
Bailarako kirol eta aisialdi gune erreferente bihurtu nahi du Mintxeta Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak. Orain dela bizpahiru urte jarri zuen abian Udalak herrian ditugun kirol instalazioen beharren azterketa. Are gehiago, 2011rako Udal aurrekontuetan 350.000 euro bideratu dituzte kiroldegi berri baten proiektua idazteko. Gauzak horrela, kiroldegi berri bat egiteko beharra dagoela erabakiko balitz, Mintxeta inguruan dagoen lurzoru bat izan daitekeela aproposena aurreikusten du Plan Nagusiak.
Asmo horretarako gorde duten lur zatia Mintxetako kirol-gunea eta Basarteko goialdeko etxeen artean dago (argazkian), Mintxetako aparkalekuetatik eta sarreratik gertu. Krosari buruzko museo bat eta atletismoa ardatz hartuta eraikiko luketen hotel tematiko batek osatu dezakeela Mintxetako kirol eta aisialdi gunea aurreratu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Museoa eta hotela eraikitzeko ideia gauzatu ahal izateko enpresaren baten elkarlana ezinbestekoa dela uste dute udal agintariek. Udalak lurzorua jarriko luke eta enpresak eraikinak egiteko beharrezkoa den dirua. Kiroldegi berria egiteko obrak finantzatu ahal izateko, berriz, gaur egun kiroldegia dagoen lurzorua etxegileei saltzea izan daiteke aukeretako bat.
•HAPO berriaren erakusketa
* Tokia: San Bartolome kaleko 33. zenbakian
* Egunak: Otsailaren 28ra arte.
* Ordutegia: 17:00etatik 20:30era (astegunetan) eta 10:00etatik 14:00etara (zapatuetan)
•Alegazioak
Martxoaren 15era arte egin ahal izango dira alegazioak. Erakusketak irauten duen bitartean pertsona bat egongo da bertan zalantzak argitu eta argibideak emateko. Hitzordua eskatuz gero, hirigintza saileko teknikariekin ere izango da zalantzok argitzeko modurik, eta alegazioak ere bertan aurkeztu beharko dira. Herritarren ekarpenak aztertu ondoren, Jaurlaritzakko Lurralde Antolamendurako sailak aztertuko beharko du behin betiko testua. Haren oniritzia lortzen badu Osoko Bilkurak onartu beharko du gero, indarrean sartu dadin.
Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko dokumentu eta plano guztiak elgoibar.org webgunean kontsulta daitezke.

∞Lotura duten albisteak:
- Jendaurrean jarriko dute Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aurrerapena (2009-07-21)
- Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari proposamenak egiteko azken aukera (2009-11-13)
- Herritarrek ahotsa izango dute Hiri-antolamendurako Plan Nagusian (2008-05-14)
- “Elgoibarko Hiri Antolamendu Plan Nagusia ez dator bat bere helburuekin” (2009-12-15)