Mendiko argazki lehiaketako argazki eta bideo irabazleak

elgoibarren.net 2011ko urt. 7a, 15:13


Aitor Romerak Nepalen Fishtail mendiari ("Machhapuchhare" nepalieraz) ateratako argazkiak irabazi du Morkaikoren Mendiko Argazki eta bideo lehiaketa. Aitzol Garmendiak aurkeztutako Silvretta Rock aukeratu dute bideorik onena. (argazki guztiak eta bideoa dauzka)

 
Ikuslek euren botoen bitartez ematen duten sariak, berriz, Miriam Lizarraldek, argazkien atalean, eta Arkaitz Irureta eta Josu Guenetxeak, bideoenean, hurrenez hurren, eskuratu dituzte.
  Mendiko Argazki eta bideo lehiaketaren edizio honetan 86 argazki eta bost bideo aurkeztu dira eta Kultur Etxeko sotoan egon ziren guztiak ikusgai abenduaren 20tik 27ra bitartean egin zen erakusketan. Bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenok Interneten duzue argazki eta bideo guztiak ikusteko aukera.

Argazki onena: "Fishtail". Egilea: Aitor Romera.

Ikusleen saria: Azaola (egilea: Miriam Lizarralde)

  • Argazki guztiak ikusteko: elgoiBARREN.net atariaren Mediatekan. Argazkien eta egileen izenak ikusteko: Morkaikok Picasan duen gunean.
  • Bideo irabazlea: Silvretta Rock{vimeo}18188880{/vimeo}