Umeak hipnotizatuta baleude moduan eurek egiten dituzten pailazokeriei adi-adi jartzeko duten abilezia ikusita, pailazoak baino magoak ziruditen atzo (urtarrilak 9) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek. Azken urteko ohiturari jarraituz, bi saio eskaini zituzten eta Olaizaga kiroldegiko harmailak jendez gainezka egon ziren bietan. Beheko argazkietan ikuskizuneko hainbat une ikus ditzakezue.
•Vaya Semanita, telebistatik antzokietara
“Vaya Semanita” telebista saiokoak antzezlan (ikus sinopsia) bihurtu duten azken lana ere antzokiak betetzen ari da estreinatu zutenetik. Orain arte lana antzeztu duten antzoki guztiak betetzea lortu eta gero, Elgoibarren ere sarrera gutiak saltzetik gertu ibiliko dira. Lehen saiorako -20:00etan hasiko da- sarrera banaka batzuk geratzen dira oraindik, baina 22:00etan hasiko den saiorako agortuta daude ia. Kutxaren bitartez eros daitezke Kultura Sailak antolatutako antzezlanerako sarrerak.
Lan berri hau, Glu Glu Produkzioak konpainiako beste zenbait antzezlanekin gertatu den modu bertsuan, Elgoibarko Herriko Antzokian prestatzeko aukera eduki zuten, gainera, konpainiako kideek, abuztu amaieran. Sasoi hartan, telebistari esker ezagun egin diren aurpegiak ikusteko aukera eduki zuten, entseguek lagatako tarteetan, Herriko Antzokiaren inguruetan.
Argazkiak: