Odol emaileen kopuruak behera egin du berriz ere

elgoibarren.net 2011ko urt. 11a, 11:25

 
Amaitu berri den 2010. urtean 723 odol poto jaso zituen Elgoibarko Odol Emaileen Elkarteak, 2009an baino 84 poto gutxiago. Hori dela-eta, herritarrak odola ematera joan daitezela nahi dute elkarteko kideek, “gazte jendea batez ere” nabarmendu dute bertako kideek. 2011ko odol ateraldien egutegia dauka.

 


1706639266359 Odol emaileen kopuruak behera egin du berriz ere

 1993an jo zuten goia odol ateraldiek Elgoibarren. Urte hartan 450 cc-ko 835 odol poto entregatu zituen Elgoibarko delegazioak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartean. Urtez urte behera egin zuen kopuru horrek, ordea, eta 2007an 697 poto bakarrik bete zituzten. Emaile berriak erakartzeko abian jarri zituzten odola emateko kanpainei esker, besteak beste, gora egin zuten dohaintzek, eta 2009an kopuru oso onak, 807 poto, lortu zituzten. 2010ean berriz ere behera egin dute. Beherakada ez da Elgoibarko kontua soilik, Gipuzkoa osoan urritu dira-eta odol erreserbak.

 Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, hamar minutu eskas behar dira eta emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera. Gizonezkoek urtean lau alditan eman dezakete odola eta emakumezkoek hiru alditan.

Bilakaera urtez urte
 Urtea  Jasotako odol potoak
 2010   723
 2009
 807
 2007  697
 2006  766
 2003  809
 1993  835
      
Odol ateraldien 2011ko egutegia
Hilabetea            Eguna         Ordua
Urtarrila        14/01/2011     18:30-20:30
Otsaila          11/02/2011     18:30-20:30
                    25/02/2011     18:30-20:30
Martxoa        11/03/2011     18:30-20:30
Apirila          15/04/2011     18:30-20:30
Maiatza        13/05/2011     18:30-20:30
                   27/05/2011     18:30-20:30
Ekaina        10/06/2011     18:30-20:30
                  24/06/2011     18:30-20:30
Uztaila        08/07/2011     18:30-20:30
Abuztua       19/08/2011     18:30-20:30
Iraila          02/09/2011     18:30-20:30
                  23/09/2011     18:30-20:30
Urria           14/10/2011     18:30-20:30
Azaroa        04/11/2011     18:30-20:30
                  25/11/2011    18:30-20:30
Abendua     09/12/2011     18:30-20:30