- Bideoan ageri dira: Amaia Rodriguez, Esperanza Folgoso, Aitor Gallego, Jose Maria Alvarez, Jose Luis Urbiola eta Benito Daquinta.
Kalera ateratzeaz gain Elgoibar eta Mendaroko hainbat lagunengana jo du
BARREN astekariak balorazio eske. Horien erantzunak
BARREN astekariaren hurrengo alean (766. zenbakian) irakurri ahal izango dituzue, barixakutik aurrera.
Jasone Osoro idazle eta kazetari elgoibartarrak ere plazaratu du gai honen gainean duen iritzia
Diario Vasco egunkarian duen zutabean.
- Irakurri hemen. Agiria (Plaza de Gipuzkoa/DV)
Bestalde,
Gara egunkariak ETAk su-etena iragarri baino lehenago Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa argitaratu du gaur (urtarrilak 12). “
Behin betiko konponbideak" bilatzeko Gobernuak "
kudeaketa politikoa" egin beharko duela adierazi du bertan buruzagi abertzale ohiak. Baita "
ziklo politiko-militarra" guztiz gainditu behar dela ere.