Urtarrilaren 17ko emanaldia 19:00etan hasiko da eta urtarrilaren 21ekoa 22:15ean.
Dokumental “xume eta freskoa” atera zaiola uste du Berbelek. “Denbora asko eskaini diot dokumentalari baina pozik geratu naiz emaitzarekin”, azaldu du kazetaritza ikasten diharduen gazte elgoibartarrak.

Kongoko lurralderik ezkutukoenetako batera eginiko bidaiaren bitakora modukoa da ‘Irribarreen paradisua’. Bi urtez segidan joan da Berbel Kongora, Kansiniako zonaldera, eta hango bizimodua jaso du bere kamerarekin. Egilearen esanetan, “bertan ikusitako gauzen kontakizun objektiboa egin beharrean, beharrezkoarekin bakarrik bizi den jendearekin elkarbizitzan igarotako egunek sorrarazitako sentipenen eztanda modukoa erakusten du lan honek”. Zoriontsu izatea uste baino errazagoa dela ulertarazten lagundu diote Kongoko lagunek Berbelei, eta horixe erakutsi nahi du, hain justu, "giza emozio amaiezina goraipatzen du dokumentalak".
•Argazkiak:
∞Lotura duten albisteak: