Elgoibarko Izarraren santa eskean izena emateko epea hilaren 28an amaituko da

elgoibarren.net 2011ko urt. 13a, 13:24

Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28ra arte daukate izena emateko epea. Otsailaren 4an (barixakua) izango da baserritarrekin duten zita, Santa Ageda bezperan.


1706639264523 Elgoibarko Izarraren santa eskean izena emateko epea hilaren 28an amaituko da

14:30ean elkartuko dira denak Plaza Handian, eta bi taldetan banatuta ahalik eta baserri gehienetara ailegatzen ahaleginduko dira. 22:00ak aldean Aiastia-San Migel auzoko elkartean egingo dute afaria. Interesatuek 943 741 626 (Imanol) telefonora deitu edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzi dezakete. Eta Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan lokalera joanda ere eman daiteke izena.
19. urteurrena izango da aurtengoa, 1994an ohitura zaharra berreskuratu ondoren.
Lotura duten albisteak: