Abian da euskalaklip bideo lehiaketa

elgoibarren.net 2011ko urt. 14a, 08:34

Korrika 17ren eskutik dator euskalaklip bideo lehiaketa. Egun, edozein adin tarteko jendeak, bereziki gazteek, ikus-entzunezko baliabideekiko duten hurbiltasuna kontuan edukita, Korrika Kulturalaren baitan bideo lehiaketa berezi eta berritzailea abiarazi dute Korrikako lagunek, Euskalaklip, alegia. (bideoa dauka)


 2011n burutuko den Korrika Kulturala 17ren barnean ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dio Korrikak. Norbaitek bideoa sortzeko baldintzak, baldintza teknikoak edota sariketari buruzko informazioa nahi badu deitu dezala 607 601 423 telefono zenbakira, elgoibar@aek.org helbide elektronikora idatzi edo Plaza Txikiko AEK euskaltegira jo.

Bideoa sortzeko baldintzak:
    * Bideo-klip formatua (bideo laburrena) erabiltzea.
    * Bideoek gehienez 3 minutuko iraupena izatea.
    * Korrika 17ren leloa, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari,  gutxienez behin erabiltzea.

Sariketa:
    * Bozketa on line egingo da. Korrikaren web-gunean (korrika.org) emandako botoen bitartez, erabiltzaileek aukeratuko dute irabazlea, martxoaren 4a baino lehen. Erabiltzaileen aukeraketarekin batera, epaimahaia sortuko dute azken hautaketa egiteko.
    * Saria  Mac gailu bat izango da.

1706639263859 Abian da euskalaklip bideo lehiaketa

Korrika 17ren ibilbidea
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.

Bideoa:
{youtube}uR0L5ok8Lbs&feature=player_embedded{/youtube}