2010ean Polonian jokatu zen Munduko Kros txapelketan seigarren postua eskuratu zuen emakumeak, Margaret Muriuki kenyarrak, ere parte hartu du Mugerza krosaren aurkezpenean. Munduko beste puntatik, Zeelanda Berritik, ailegatu den Jake Robertson izan da udaletxeko pleno aretoan egin den aurkezpenean parte hartu duen hirugarren atleta. Goiko argazkian Komon, Muriukiri eta Robertsoni Mintxetako ibilbidearen inguruko xehetasunak emanez.
•Kenyarrak eta etiopiarrak ekartzeko zailtasunak
Atleten kontratazioa oraindik itxi gabe dagoela azaldu du Mintxeta Atletismo Taldeko Zigor Diezek, baina, era berean, baieztatuta dituzten atleten artean izen handiko antxitxikariak daudela aurreratu du. Atleta onak lortu dituzten arren, oraindik hobeak ekartzeko asmoa zutela adierazi du Diezek, baina azken orduko arazoen ondorioz zailtasunak izan dituztela gaineratu du. “Mugerza krosa jokatuko den egun berean, polizia eta militarren txapelketa jokatuko da Kenyan eta hango atleta asko poliziak eta soldaduak direnez, ezin izan ditugu Elgoibarrera ekarri”.

Bestalde, Munduko kros txapelketa astebete aurreratu izana, atleta etiopiarrak ekartzeko oztopo bat izan dela argitu dute antolatzaileek. “Munduko txapelketa behar bezala prestatu ahal izateko Europan dabiltzan atleta etiopiarrei euren herrialdera itzultzeko eskatu die Etiopiako atletismo federazioak eta, hortaz, oso zaila izango da aurten etiopiarrak kontratatzea”.
•Jarraitu beharreko atletak
Gizonezkoak:
- Leonard Patrick Komon (Kenya, 1988): 2010eko eta 2008ko Mugerza krosetako irabazlea; txapeldunordea 2008ko Munduko kros txapelketan. Laugarren postuan sailkatu zen 2009ko eta 2010eko munduko txapelketetan.
- Moses Kipsiro (Uganda, 1986): Txapeldunordea 2009ko munduko kros txapelketan eta zilarrezko domina 2010eko Munduko txapelketan, Polonian.
- Saif Saaheed Shaheen (Qatar, 1982): 3.000 m oztopoen lasterketan munduko errekorrareren jabe da eta distantzia horretan birritan irabazi du munduko txapelketa, 2003an eta 2005ean.
- Rui Pedro Silva (Portugal, 1981): 8. postua 2010eko Europako txapelketan.
- Chema Martinez (Espainia, 1971): Europako txapeldunordea maratoian.
Emakumezkoak:
- Emily Chebet (kenya, 1986): 2010eko Munduko kros txapelduna.
- Margaret Muriuki (Kenya, 1986): 6. postuan sailkatu zen 2010eko Munduko kros txapelketan, eta 8. postuan 2008ko munduko txapelketan.
- Benita Willis (Australia, 1979): 17. postuan sailkatu zen 2010eko Munduko Kros Txapelketan. 2004ko Munduko kros txapelduna.
- Ana Dulce Felix (Portugal, 1982): 3. postuan sailkatu zen 2010eko Europako txapelketan. Hirugarren postua eskuratu zuen iaz Elgoibarren. 14. postuan sailkatu zen 2009ko munduko txapelketan.
- Sara Moreira (Portugal, 1985): 9. postuan sailkatu zen 2010eko Europako txapelketan. 5.000 metroko lasterketan brontzezko domina lortu zuen Bartzelonako Europako txapelketan, 2010ean.
- Alessandra Aguilar (Espainia, 1978): 8. postuan sailkatu zen Albufeiran, 2010eko Europako kros txapelketan eta 7. postuan Europako maratoi txapelketan, Bartzelonan. Quintanar, Laudio eta Venta de Bañoseko krosak irabazi berri ditu.
- Gema Barrachina: Espainiako kros txapeldunordea.
Argazkiak: