Juan Mari Andonegik, bestalde, pasioa zuen Elgoibarrekiko, eta filatelia elkarteak editatutako hainbat liburu idatzi zituen.
Joan den zapatuan (urtarrilak 15) inauguratu zuten filatelia erakusketan Fernando Ansolaren eta Juan Mari Andonegiren senideek parte hartu zuten eta omenaldi beroa jaso zuten. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da ikusgai Kultur Etxean. Ordutegia: aste barruan: 19:00etatikl 21:00etara, eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
•Trial erakustaldia Madalan
•Dokumentala eta musika
Aurrekoez gain, "Irribarreen paradisua" dokumentala estreinatu zuen Jairo Berbelek Herriko Antzokian. San Anton Egunean egin zen estreinaldira joan ezin izan zenutenok, datorren barixakuan (urtarrilak 21) edukiko duzue Kongon jasotako irudiekin osatutako dokumentala ikusteko bigarren aukera. Emanaldia 22:15ean hasiko da.
Big-Band Experience taldeak ere, Iban Guinearen zuzendaritzapean, joan den astelehenean eskaini zuen kontzertua.
Big-Band Experience taldeak ere, Iban Guinearen zuzendaritzapean, joan den astelehenean eskaini zuen kontzertua.