Otarra besapean jaio da Bilal Attigui, 2011n herrian jaio den lehen umea

elgoibarren.net 2011ko urt. 19a, 10:30

 
Arropa eta garbitasunerako produktuz beteriko otarra bat jaso du 2011n jaio den lehen elgoibartarrak, Bilal Attigui Mesaoud-ek. EAJko Elgoibarko Uri Buru Batzarrak XX. mende hasierako ohitura bat berreskuratu nahi izan du aurten, eta otarra bat oparitu dio herriko lehen ume jaio berriari.



 Urtarrilaren 5ean, Errege Bezperan, jaio zen Bilal Attigui Mesaoud. Opari ezin ederragoa izan zela aitortu dute haren gurasoek, Fatimak eta Abderraffik-ek. Zoriona ekarri du Bilalek etxera, eta 2011n Elgoibarren jaio den lehen jaio berria izan denez, otarra eder bat ere bai, EAJko Elgoibarko Uri Batzarraren eskutik. Hiru urte dira argeliar jatorriko Attigui-Mesaoud sendia Elgoibarren bizi dela.
 Goiko argazkian alderdi jeltzaleko ordezkariak, Bilal, Bilalen aita eta anaia nagusiarekin.