Joan den martitzenean, Mugertza krosaren aurkezpena egin eta ordu gutxira, “bi albiste oso txar” jaso zituzten antolatzaileek, gizonezkoen lasterketa nagusia irabazteko bi faboritok ezin izango zutela Elgoibarrera etorri, alegia. Ugandako Moses Kipsiro ( 2010eko mundialean brontzezko domina izan zena) eta Qatar-eko Saif Saaeed Shasheen (3.000 metroko oztopo lasterketan munduko markaren jabe) moduko atleten pareko ordezkoak, gauetik goizera topatzea “oso zaila” dela adierazi dute antolatzaileek. Ahalegin berezia egin dute, alabaina, eta maila handiko hiru atleta europarrekin beteko dute afrikarrek –Shasheen jatorri afrikarrekoa da- lagatako hutsunea.
•Europako txapeldunetan txapeldun
Sergey Lebid ukrainiarra Europako kros txapelduna (bederatzi alditan irabazi du txapelketa hori), Scott Overall britainiarra eta, 23 urtez azpiko Europako azken txapelketan 7. egin zuen Thiago Costa portugaldarra (ondoko argakian) dira azken ordua kontratatu dituzten hiru atletak. Astelehenetik Elgoibarren dagoen Leonard Komon, lasterketa nagusia irabazteko faborito argia, izango dute horiek, eta gainerako atletek, aurkari nagusia.
Kros munduan arrotzak ez diren azken orduko aldaketak gorabehera, “ikuskizuna ziurtatuta” dagoela jakinarazi dute Mintxeta Atletismo taldetik. Kontratazioak ez dira oraindik itxi, eta “baliteke oraindik ere azken orduko albisterik izatea”, gaineratu dute.
- Informazio gehiago: mintxeta.com
•Antxitxikariei ongi-etorria
Zapatu honetan (urtarrilak 22), 19:00etan, egingo diete ongi-etorria Mugertza krosean parte hartuko duten saltakari guztiei udaletxeko pleno aretoan. Atleten omenezko aurreskuaren ostean, herriko agintariek hartuko dituzte atletak eta txikienek, eta ez horren txikiek, atletak gertutik ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute, eta nola ez, baita sinaduraren bat edo beste eskuratzeko tenorea ere bai. Krosa, berriz, domekan (urtarrilak 23) izango da. Goizeko 10:00etan hasita (emakumezkoen lasterketa nagusia 12:30ean hasiko da eta 13:00etan gizonezkoena), maila guztietako hamar lasterketa ikusteko aukera izango da Mintxetan. Horietan, ia 700 antxitxikarik parte hartuko dute aurten, 105.000 euroko aurrekontua duen krosean.