2010eko San Anton txapelketako finalean Atxotegi eta Jauregi Soraluzeko bikotea nagusitu zen nagusietan. Uriarte abadiñoarra eta Eneko Loiola elgoibartarrari (ondoko argazkian) irabazi zioten (22 eta 12) final hura. San Migelgo atzelariak laugarren aldiz galdu zuen, hortaz, San Anton Torneoko finala. Finalak galtzeko finaletara ailegatu behar dela esaten dute, ordea, eta Loiolak ez du etsi etxeko torneoa irabazteko ahaleginean. Bosgarren ahaleginean lortuko ote du?
Bestalde, promesetan, Arribillaga-Murgiondo bikoteak 22-20 irabazi zion joan zen astean Arrieta-Aizpuru bikoteari, eta gaur (urtarrilak 21) gaueko finalean, Muguruza eta Rezusta izango dituzte aurrez aurre. Arribillaga aurrelari elgoibartarrarentzat torneoa irabazteko bigarren aukera izango da, iaz ere finalera ailegatu eta galdu egin baitzuen.
- Partidak gaueko 22:00etan hasiko dira, Ikastolako frontoian.