Gurrutxagaren arrazonamenduak "Hizkuntzak musikan: Ingelesez kantari, estiloak eskatzen duelako" erreportajean (PDF-an) irakur ditzakezue osorik, argia.com-en. Ingelesez aritzen diren Berako Sexty Sexers eta Bilbo Ezkerraldeko Ama Say taldeen bidaia musikal-linguistikoaren berri ere ematen du erreportajeak.
•Elgoibarko azken kontzertuaren kronika
Bestalde, Jon & Sugramas taldearekin jarraituz, joan den abenduaren 30ean, Elgoibarko kultur etxeko sotoan eskaini zuten kontzertu akustikoaren kronika eskegi du Urko Ansak musikazuzenean.com atarian. Ingelesez abestearen kontua, hain zuzen ere, hizpide izan du Ansak bere kronikan "...eta kontxo! Gurean gutxik lortu dezakete halako sinesgarritasuna ingelesez kantatzen!", idatzi du. Are gehiago, Ansaren ustetan, "Euskarazko kantuetan ere sonoritate anglosaxoia inprimatzen maisua dugu elgoibartarra (Jon Gurrutxaga abeslariz ari da), Egin iezaidazu, Bidaia, Portuko paradisuan... eta abarretan".
- Irakurri osorik: Elgoibarko kontzertuaren kronika