“San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

elgoibarren.net 2011ko urt. 22a, 16:31

{vimeo}19120375{/vimeo}Bost final jokatu behar izan ditu Eneko Loiolak San Anton Torneoko txapela etxera eraman ahal izateko. Bosgarren saiakeran txapelak ez dio ihes egin. Uriartek eta Loiolak 22 eta 13 hartu zituzten mendean Atxotegi eta Jauregi nagusien finalean. “Orain lasai jubilatzeko moduan nago” izan ziren txapela buruan zuela San Migelgo atzelariak egin zituen lehen adierazpenak. Pilotari elgoibartarren festa borobiltzeko, Arribillagak promesetako finala irabazi zuen Murgiondorekin bikote eginez. (argazkiak eta bideoa dauzka)


1706639255974 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256046 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

San Migelgo atzelaria pozak ezin kabituta zegoen partidaren amaieran. Batetik, iaz (2010ean) aurkari berdinen aurka galdutako (22 eta 12) finalaren errebantxa hartu ahal izan zutelako, baina, batez ere, lau saiakeraren ostean San Anton pilota txapelketako txapela janztea lortu zuelako zegoen pozik. Goiko bideoaren azken zatian ikus ditzakezue Eneko Loiolak txapela jaso ostean eginiko adierazpenak).

 Finala jokatu zuten lau pilotariek elkar oso ondo ezagutzen dutela erakutsi zuten. Partida gogor eta lehiatu izan zen hasieratik eta 12. tantora arte berdinketak izan ziren nagusi markagailuan. Partidaren bigarren zatian, baina, bizpahiru tantotako aldea hartu zuten Loiolak eta Uriartek. Aldea murrizten saiatu zirenean, gehiegi arriskatzeagatik-edo, ohi baino huts gehiago egin zituzten Atxotegik eta Jauregik, Soraluzeko bikoteak. Horrela bada, tantoak bata bestearen atzetik jauzi ziren Uriarte eta Loiolaren zakuan eta partida irabaztea lortu zuten, aurkariak 13 tantoan laga eta gero. Loiolari eman zioten finaleko pilotari onenaren saria.

Arribillagak ere jantzi zuen txapela

Haritz Arribillaga.

Haritz Arribillaga aurrelari elgoibartarrak San Anton txapelketa irabazteko izan duen bigarren aukeran lortu du promesa mailako txapela janztea. Iaz ere ailegatu zen finalera, baina galtzea egokitu zitzaion. Aurten ere, okerreko bidetik hasi zuten finala  Murgiondok eta elgoibartarrak, konturatu orduko 9 eta 1 aurreratu ziren-eta Muguruza eta Rezusta. Euren pilota berreskuratu, lasaitu eta jokoan sartu zirenean, ordea, markagailuari buelta eman zioten Arribillagak eta Murgiondok. Rezusta atzelariak, gainera, behartu gabeko pilota mordoa galdu zituen partidaren bigarren zatian. Arribillagak ondo eutsi zion Muguruzari aurreko koadroetan eta amaiera aldera tanto eder bat edo beste ere egin zituen aurrelari elgoibartarrak. Partidako pilotaririk onena, baina, Murgiondo atzelaria izan zen, eta halaxe aukeratu zuten Lagunak pilota eskolakoek ere sariak banatzerako orduan. Azkenean, Arribillagak eta Murgiondok 22 eta 15 irabazi zieten Muguruza eta Rezustari.
Argazkiak:

 Bi finaletan parte hartu zuten zortzi pilotariak antolatzaileekin.

Uriarte eta Loiola, irabazle nagusietan.

Nagusien finaleko txapeldunordeak, Atxotegi eta Jauregi.

Murgiondo eta Arribillaga, txapeldunak promesetan.

Muguruza eta Rezusta, txapeldunordeak promesetan.

Loiola eta Uriarte garaikurrekin.

Loiola aukeratu zuten pilotaririk onena.

Ikusleek Ikastolako frontoia bete zuten.

Uriarteren ezker gantxoa. Atxotegi begira.

1706639256612 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256647 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256704 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256757 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256820 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256870 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256926 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639256974 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639257041 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639257073 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”

1706639257142 “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke”